Olaizaga kiroldegian egingo dituzte odol ateratzeak barikuan

Barren.eus 2020ko api. 14a, 15:34

Elgoibarko Odol Emaleen Elkarteko arduradunek jakinarazi dutenez, Olaizaga Kioldegian egingo dute hurrengo odol ateratzea, babes neurriak bermatzeko.

Aurrez hitzordua hartuta eman beharko da odola, honako telefono zenbakira deituta: 623 328 408. Apirilaren 17an, barikua, izango da hurrengo odol ateratzea.

Odol emaleen elkartetik jakinarazi dutenez, babes neurriak bermatu ahal izateko lokal handiagoa eskatu diote Elgobarko Udalari, eta honek Olaizaga kiroldegia laga die. Elgoibarko Odol Emaileen Elkarteak anbulatorioa dagoen eraikinean duen lokalaren ezaugarriak direla-eta gehienez ere 30 lagun hartu ahal izan zituzten azkena egin zuten odol ateraldian