BIDEOA: San Lazaro egoitzako egoiliarrek itxaropen mezua zabaldu dute

Barren.eus 2020ko api. 14a, 12:26

San Lazaro zahar etxeko egoiliarrak protagonista diren bideoa zabaldu dute. Hainbat mezu idatzita dituzten karteltxoak eskuetan dituztela ageri dira, "oso ondo" daudela adierazteko.

Familiakoak eta herritarrak agurtzeaz gainera, lasaitasun mezua zabaldu dute San Lazaro egoitzako egoiliarrek eta langileek. Mezu baikorrak zabaldu dituzte egoiliarrek: "borroka hau irabaziko dugu", "adoretsuak eta indartsuak gara", "ikusten duzuenez gure konfinamendua ez da pentsatzen zenuten bezain txarra", "zuen burua zaintzea eskatzen dizuegu", eta antzerako esaldiak idatzita dauden txarteltxoekin ageri dira Ken Zazpi taldearen 'Hel nazazu eskutik' abestiarekin osatutako bideoan.

Egoitzako beharginek jakinarazi dutenez ondo daude, eta hala jarraitzen duten bitartean eutsiko diote lan erritmo handiari eta nekeari. San Lazaro egoitzan ez dute koronabirus kasurik atzeman.