14 salaketa eta 151 identifikazio egin ditu Elgoibarko Udaltzaingoak konfinamendua hasi zenetik

Barren.eus 2020ko api. 9a, 09:54

Martxoaren 18tik apirilaren 6ra bitartean, Elgoibarko udaltzainek 14 salaketa jaarri dituzte eta 151 identifikazio egin dituzte. Era berean, 8 ibilgailu geratu dituzte, eta ez dute inor atxilotu.

 Elgoibarko udaltzainek 14 salaketa jarri dituzte eta 151 identifikazio egin dituzte koronabirusaren pandemia geldiarazteko alarma egoerak ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Halaber, epealdi horretan 8 ibilgailu gelditu dituzte, baina ez dute atxiloketarik egin. Mikel Arantzamendi udaltzainburuaren arabera, elgoibartarren gehiengoa "entzukizunez eta gizalegez" jokatzen ari da: "Elgoibarko herritarren gehiengo handi batek erantzukizun eta gizalege handiz betetzen ditu osasun agintarien jarraibideak, eta hori eskertzekoa eta aitortzekoa da. Baina badira arauak gogorarazi behar zaizkien kasu gutxi batzuk", adierazi du. Arantzamendik gogorarazi du, halaber, udaltzainak bestelako ekintzak egiten ari direla, sortzen diren beharren arabera.

Honez gain, Udaltzaingoak arratsaldero, 20:00etatik aurrera, herriko kaleak karabanan eta musika jarriz zeharkatzen ditu, konfinamendua erantzunkizunez betetzen ari diren elgoibartarrei eskerrak eman eta zoriontzeko. Modu honetan, herritarren txaloetara gehituz, osasun langileei balkoietatik egiten zaien omenaldiarekin bat egiten dute. Era berean, Udaltzaingaren arduradunek orain arte polizia eta larrialdi agintarien artean egon den "lankidetza ona" balioan jarri dute, eta herritarrek erakutsitako babes eta maitasun adierazpen zintzoak eskertu dituzte.

Elgoibarko Udalak "bere babes osoa" helarazi nahi dio Udaltzaingoari eta osasun krisia hasi zenetik udalerriko herritar guztien osasuna eta segurtasuna bermatzeko betetzen ari den "lan garrantzitsua" goraipatu nahi du.

Eguna

Identifikazioak

Atxiloketak

Salaketak (LSC.propos)

Gelditutako ibilgailuak

Martxoak 18-22

42

0

5

5

Martxoak 23-29

61

0

6

3

Martxoak 30 – Apirilak 5

35

0

3

0

Apirilak 6-7

13

0

0

0

GUZTIRA

151

0

14

8