Aberri Eguna balkoietan eta leihoetan ospatzera deitu dute

Barren.eus 2020ko api. 8a, 15:32

Aberri Eguna izango da domekan, apirilaren 12an, eta, Euskal Herriko 27 pertsona ezagunek, 'Euskal Herria Batera' izena hartuta, Aberri Eguna balkoietan ospatzera deitu dute. Konfinamendua indarrean dagoenetik, balkoiak herritarren arnasbide eta adierazteko gune bilakatu baitira.

Domekan 12:30ean balkoietara eta leihoetara irteteko deia egin dute Euskal Herriko 27 pertsona ezagunek (hona plazaratu duten adierazpena -PDF-). Ikurrinak eta Nafarroako banderak balkoietara ateratzera animatu dituzte herritarrak. Lehenik, minutu bateko isilunea gordeko dute hildakoen omenez, eta gero, Txoria txori abestuko dute, koronabirus gaixotasunaren aurkako auzolanean harrotasuna eta aurrera egiteko indarra azaltzeko. Gainera, deitzaileek irratietan kanta hori jartzeko eskatuko dute.

•Elkartasun mezuak webgunean

Elkartasun mezuak eta argazkiak jasotzeko webgune bat ere sortu dute: aberrieguna2020.eus. Jasotzen dituzten mezu eta irudiekin mosaiko edo mapa erraldoi bat osatzeko asmoa dute, eta hori hurrengo domekan zabalduko dute sare sozialetan. Balkoietan jartzeko ikurrik ez dutenek etxean inprimitzeko ereduak aurki ditzakete aberriguna2020.eus webgunean bertan. Jakin hal izan dugunez Pitxintxu dendan ere lanez gainezka daude, ikurrinak josi eta josi, eskatu dieten ikurrin eskaerari aurre egiteko.

 Euskal Herria batera taldeko sustatzaileak:

  1. Ainhoa Aiensa Laborda, Supermerkatu baten langilea. Iruñea, Nafarroa Garaia.
  2. Aitor Servier Etxexuri, Bertsolaria. Azkaine, Lapurdi.
  3. Amaia Merino Unzueta, Zinemagilea. Barañain, Nafarroa Garaia.
  4. Amaia Nausia Pimoulier, Historialaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
  5. Angel Oiarbide Ruiz, Arkitektu teknikoa. Idiazabal, Gipuzkoa.
  6. Basilio Garcia Mayo, Udaltzaina. Amurrio, Araba.
  7. Carlos R. Etxepare Rambosio, Kazetaria. Buenos Aires, Argentina.
  8. Carlos Martinez Etxeberria, Ikaslea. Murchante, Nafarroa Garaia.
  9. Cristina Jacas Mateu, Suhiltzailea. Soraluze, Gipuzkoa.
  10. Estitxu Garai Artetxe, Publizista. Gordexola, Bizkaia.
  11. Gaizka Aranguren Urrotz, Kazetaria. Iruñea, Nafarroa Garaia.
  12. Iker Villa Baraja, Musikaria. Barakaldo. Bizkaia.
  13. Iñaki Dorronsoro Plazaola, EIko lehendakaria. Ataun, Gipuzkoa.
  14. Iñaki Pujana Aguirre, Garraiolaria. Dima, Bizkaia.
  15. Iratxe Gonzalez Morcillo, Medikua. Portugalete, Bizkaia.
  16. Josu Camara Izagirre, Aktorea. Lezama, Bizkaia.
  17. Kike Amonarriz Gorria, Euskaltzalea. Tolosa, Gipuzkoa.
  18. Maddalen Arzallus Antia, Bertsolaria. Hendaia, Lapurdi.
  19. Maialen Saez de Okariz Ruiz de Sabando, Erizaina. Gasteiz, Araba.
  20. Marijo Monco Garcia, Garbitzailea. Lezo, Gipuzkoa.
  21. Markel Susaeta Laskurain, Futbolaria. Eibar, Gipuzkoa.
  22. Mario Zubiaga Garate, EHU-UPVko irakaslea. Durango, Bizkaia.
  23. Mikel Irizar Intxausti, Jubilatua. Elorrio, Bizkaia.
  24. Nerea Loron, La Furia, Abeslaria. Cascante, Nafarroa Garaia.
  25. Pello Otxandiano Kanpo, Injenieroa. Otxandio, Bizkaia.
  26. Terexa Lekunberri Indart, Antropologoa. Ortzaize, Nafarroa Beherea.
  27. Xabier Barandiaran Irastorza, Soziologoa. Ataun, Gipuzkoa.