Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 04 08 maala elgoibar panoramikoa koronabirusaSare honen bitartez Elgoibarko hamabi familia ari dira laguntza jasotzen eta hurrengo asteotan ere jasoko dute, erosketak etxera eramateko, zaborra jaisteko, medikazioa botikan jaso eta etxera eramateko, eta antzerako zereginetarako.

Guztion Artean elkartasun sarea sortu du Eusko Jaurlaritzak, eta adinekoen beharrei erantzutea du helburutzat. Elgoibarko Udalak, Elgoibarko Gurutze Gorriak eta Nagusilanek elkar hartuta batu dira ekimenera, Elgoibarren koronabirusak, zein honen ondorioek, eragindako familiei laguntzeko. 

Jakinarazi dutenez, Gurutze Gorriak lan honetan martxan jarri dituen ohiko boluntario taldekoez gainera (zazpi emakumezko eta zazpi gizonezko, sare honetan), espreski jardun honetarako hamazortzi herriko boluntariok eman dute izena (hamaika emakumezko eta zazpi gizonezko). 

Onuradunei dagokionez, sare honen bitartez Elgoibarko hamabi familia (hemeretzi heldu eta lau ume) ari dira laguntza jasotzen eta hurrengo asteotan ere jasoko dute.

Familia horiei hainbat zerbitzu ematen diete: erosketa basikoak etxera eramateko zerbitzua, zaborra jeitsi, medikazioa botikan jaso eta etxera eraman…"ahal izan den neurrian, beraien beharretara egokituta". 

Sareaz gain, eta Bergarako Elikagai Bankua itxita dagoenez, lehendik ere zaurtasun egoeran dauden familiei ematen zaien sostengua areagotu egin dute Gurutze Gorriak eta Elgoibarko Udalaren Gizarte Zerbitzuek, Mercadonak soberakin gisa dituen “elikagai freskoak” Elgoibarren bertan banatzen ari direlako.

 • Laguntza jasotzeko edo boluntario gisa izena emateko

Honako baldintzak bete behar dira laguntza kasotzeko. 70 urtetik gorakoa izatea edota mendekoa, sintomarik ez izatea (sukarra edo arnas sintomak, bereziki, eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik izan ez, edo laguntza behar izatea

Bolondres gisa aritu nahi dutenek 17 eta 65 urte bitartekoak izan behar dute. Datorren hilabetean, astean 2/3 egun, eta gutxienez, 2/3 ordu libre izan beharko dituzt pertsona bati lagundu ahal izateko; diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna… moduko patologia kronikorik gabekoa, immunogutxitzaileekin tratamenduan ez egotea, eta une honetan, sukarrik edo arnas sintomarik ez izatea dira gainerako baldintzak.

 • Kontuan hartzeko telefonoak:

  • Laguntza beharrean bazaude edo bolondres sarean laguntzeko, deitu 945 222 222 edo 943 741 008 telefonoetara.
  • Bakarrik bazaude edo triste sentitzen bazara, deitu 900 713 771 telefonora “ZILARREZKO HARIA” 
  • Elgoibarko Gizarte Zerbitzuak 943 741 050/943 741 008

2020 04 08 kartela elkartasun sarea elgoibar

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza