Debabarrenean hamasei positibo berri atzeman dituzte, horietako bi Elgoibarren

Barren.eus 2020ko api. 8a, 14:59

Nabarmen igo da Covid-19a duten herritarren kopurua Debabarrenan, azken orduetan 16 kasu berri atzeman baidituzte, horietako bi Elgoibarren.

Apirilaren 7an 20:00ak bitartean jasotako datuak zabaldu ditu gaur, egunero moduan, Jaurlaritzak. Atzo koronabirus positiboen igoera aurreko egunetakoa motelagoa izan zen arren, gaur eman dituzten datuak oso bestelakoak dira. Izan ere, orain arte emandako igoera handiena ikusten da gure eskualdean. Debabarrenean hamasei positibo berri atzeman dituzte: sei kasu gehiago Eibarren, zazpi Ermuan, bi Elgoibarren eta bat Soraluzen.

Eibarko ospitalean 54 gaixo daude koronabirusagatik ingresatuta; eta hamar lagun Mendaro Ospitalean. Aurreko egunetako kopuru bera da. Ospital hauetako ZIU-n (Zainketa Intentsiboetako Unitatean) ez dago gaixorik, azken datuen arabera. Hortaz, atzo arte Mendaron ZIU-an zegoen gaixoa irten da egoera horretatik. 

 Debabarrenako datuak, herriz herri (2020-04-07ko datuak) 

  • Eibar              95
  • Ermua           35
  • Elgoibar       25
  • Mutriku         7
  • Soraluze        5
  • Deba             4
  • Mendaro       2
  • Mallabia        0