Haur eta nerabeak konfinamendua nola bizi duten ezagutzeko inkesta abian 

Barren.eus 2020ko api. 7a, 13:41

Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko profesionalak kezkatuta daude haurrek eta gazteek konfinamenduan bizi duten egoerarekin. Horien iritziak, sentimenduak eta emozioak zein diren ezagutzeko asmoz galdetegia jarri du martxan Gaztematika sareak. 

Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen arloko profesionalek jakitera eman dutenez, gazteen garapen psikologikorako faktore funtsezko bat da aire zabalean jardutea, eta, aisialdian, beren adineko pertsonekin interakzioan egoteko aukera izatea, eta bereziki erasanda gerta daitezke familiaren etxean itxita egoteagatik, gaur egun bezala. Ildo horretatik, haurrak bereziki zaurgarriak dira itxialdiaren aurrean, eta uste dute arreta berezia jaso behar dutela erakunde publikoen aldetik.

Gaztematika sareak -zeinean parte hartzen baitute, alde batetik, Gipuzkoako Udalek, eta bestetik, Foru Aldundiko Kultura eta Gazteriako Departamentuak- jaso nahi ditu haurren eta nerabeen iritziak, sentimenduak eta emozioak, muturreko egoera batera behartuta baitaude. Horretarako, galdera-sorta bat prestatu dute 10 eta 15 urte bitartekoentzat, hura bete dezaten eta konfinamenduaren aurrean dituzten bizipenenak azaldu ditzaten. Helburua da, emaitzekin, etorkizun hurbileko jarduerak eta dinamikak osatzea. 

Galde-sortari buruzko informazio guztia, baita sarbidea ere, web helbide honetan jasoko dira: INKESTA

∞Lotura duten albisteak: