496 koronabirus kasu gehiago Hego Euskal Herrian; Elgoibarren bat gehiago

Barren.eus 2020ko api. 4a, 18:45

Apirilaren 3ko datuen arabera, 360 koronabirus kasu gehiago antzeman dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta 136 Nafarroan. Debabarrenean 11 positibo gehiago izan dira, hamar Eibarren eta bat Elgoibarren.

Eibarren hazkunde handia izan du koronabirusa dutenen kopuruak egun batetik bestera, hamar kasu berri daude. Elgoibarren positibo bat gehiago atzeman dute. Gaur eguerdian kaleratu duten txosten ofizialaren arabera, Elgoibarren 22 koronabirus kasu daude eta bi Mendaron. Debabarrenean guztia 147 dira Covid-19a duten herritarrak. Mendaro Ospitalean 25 lagun daude gaixo COVID-19 birusarekin eta Eibarko Ospitalean 51 lagun daude ingresatuta koronabirusagatik. (Ikus Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako positiboen datuak eskualdeka)

360 positibo gehiagorekin, 8.187 dira guztira EAEn agertu diren koronabirus kasuak: 2.539 Araban, 4.224 Bizkaian eta 1424 Gipuzkoan. Horixe azaldu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Plangintzako zuzendariak Miguel Sanchezek atzo 20:00ak arteko datuen berri emateko egindako agerraldian. Hildakoak 33 gehiago izan dira eta guztira 477 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz. Une honetan, 1.858 pertsona daude ospitalean COVID-19 gaitzagatik, eta 3.098ri eman zaie alta; atzo, 289ri.
1.286 pertsonari egin zioten koronabirusaren proba atzo, eta %28k eman zuen positiboa. Azken hogei egunetako kopuru baxuena da hori eta Miguel Sanchezek adierazi du datu horrek baieztatzen duela azken egunetan egon den joera aldaketa. Herritarren jarrera eskertu du, baina ez erlaxatzeko gaineratu.

Atzo iluntzeko 20:00ak arteko datuen arabera, 360 koronabirus kasu gehiago antzeman dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta 136 Nafarroan. Debagoienean, zazpi positibo gehiago izan dira: Arrasaten sei eta bat Bergaran. 1.283 test egin ziren atzo Erkidegoan, eta horietako %28k eman zuen positibo; azken 20 egunetako ehuneko baxuena.

360 positibo gehiagorekin, 8.187 dira guztira EAEn agertu diren koronabirus kasuak: 2.539 Araban, 4.224 Bizkaian eta 1424 Gipuzkoan. Horixe azaldu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Plangintzako zuzendariak Miguel Sanchezek atzo 20:00ak arteko datuen berri emateko egindako agerraldian. Hildakoak, aldiz, 33 gehiago izan dira eta denera 477 pertsonak galdu dute bizia Erkidegoan koronabirusaren ondorioz. Une honetan, 1.858 pertsona daude ospitalean COVID-19 gaitzagatik, eta 3.098ri eman zaie alta; atzo, 289ri.

1.286 pertsonari egin zioten koronabirusaren proba atzo, eta %28k eman du positiboa. Azken hogei egunetako kopuru baxuena da hori eta Sanchezek adierazi du datu horrek baieztatzen duela azken egunetan egon den joera aldaketa. Herritarren jarrera eskertu du, baina ez erlaxatzeko gaineratu.
Eusko Jaurlaritzak 'txatbot' bat jarri duela martxan herritarren zalantzak argitzeko koronabirusari eskainitako webgunean.

Hona datuak grafikotan:

 

 ######

 ######

 

2020 04 04 Koronabirusa grafikoa Debabarrena etakitto