Udalekuak eta Gazte Oporraldiak kanpainetan izena emateko epea apirilaren 17ra atzeratu dute

Barren.eus 2020ko api. 3a, 09:00

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150 plaza eskainiko ditu Udalekuak kanpainan, iaz baino 80 gehiago. Izen-ematea bakarka edo taldeka egin daiteke, baina taldeka, gehienez ere, hiru pertsonako taldeak izan daitezke. Uztailaren 1etik 29ra bitartean izango dira udalekuak, biak barne. Udalekuetarako izena emateko epea apirilaren 17ra artekoa izango da, luzatu egin baitute, eta aurten, koronabirusak eragindako egoera honengatik, Internet bidez eman beharko da izena. Aldundiaren webgunean sartu beharko da horretarako. Izena emateko prozesuan sor daitezkeen arazoei arreta emateko, baina, telefono zenbaki bat jarri du Foru Aldundiak herritarren eskura: 943 44 59 80,

Udalekuei buruzko informazio gehiago jasotzeko: https://labur.eus/rkXcP. Hala ere, Mendaroko Udalarekin berarekin ere jarri daitezke mendaroarrak harremanetan, azalpen gehiago behar izanez gero. 943 033 282 telefono zenbakira deituta edota erregistroa@mendaro.eus posta elektronikora idatzita.