Alzolak 50.000 ur botela dohaintzan emango dizkio Osakidetzari eta Gurutze Gorriari

Barren.eus 2020ko api. 1a, 08:20

Alzola Basque Water enpresak koronabirusaren aurka lanean diharduten Osakidetzako eta Gurutze Gorriko langilleentzako 50.000 ur boteila inguru dohaintzan emango ditu apirilean.

Plantillako langillen erdiari eragiten dion aldi baterako lan erregulazio espedientea (ABL/ERTE) ezarria dute Alzola Basque Water enpresan, salmentak asko jaitsi baitira. Hala eta guztiz, koronabirusaren aurkako borrokan ahal duten moduan laguntzea erabaki dute eta 50.000 ur boteilako dohaintza egingo dute apirilean, Osakidetzak eta Gurutze Gorriak eginiko eskariei erantzunez. Batetik, ospitaleetako langile eta gaixoen artean banatuko ditu Osakidetzak Altzolak emandako ur boteilak, edalontziak baino hobeagoak baitira kutsatzea eragozteko. Bizkaiko Gurutze Gorriak, berriz, etxegabe eta behar larrienean dauden lagunentzako ireki dituzten behin behineko zazpi aterpetxeetan banatuko du Altzolako ura. Aterpetxe horiek 15.000 ur boteila inguru behar dituzte hilean. Alzola joan den martxoaren 24an hasi zen haientzako ur boteilak ematen. Era berean, aurki Gipuzkoako Gurutze Gorriari ere emango dizkio ur boteilak, Gurutze Gorriko, Erantzun Azkarreko Emergentzia taldeko kideei, hain justu ere. 

Galdakao-Usansoloko ospitaleko arduradunek Alzolak Gurutze Grriari eginiko dohaintzaren berri izan zuten sare sozialen bitartez, eta eurei ere laguntza eskatu zioten Elgoibarko enpresari. Kalkulatu dutenez, zerbitzu betean litro eta erdiko 11.000 ur boteila beharko lituzkete hileko ospitalean ingresatuta dauden gaixoentzako, eta litro erdiko 20.000 ur boteila hilean ospitaleko langileentzako. 

2020 04 01 alzola ura dohantza osakibasquewater osakidetza dohaintza