BIDEOA: Dultzaina doinuak balkoitik balkoira Elgoibarren

Barren.eus 2020ko mar. 29a, 19:36

Kalejiran ibiltzera ohituago dauden arren, Elgoibarko dultzaineroak balkoitik balkoira ere ondo moldatu dira konfinamendu une hauetan.

Elgoibarko dultzaineroek 'Polonesa Erraldoiak dantzan daude' abestia jo dute elkarrekin, bakoitza bere etxeko leiho edo balkoitik aritu bada ere.