Azpilgoetako kultur etxean lekua egin die Mendaroko Udalak bi etxegaberi

Barren.eus 2020ko mar. 29a, 17:04

 

Hala jakinarazi berri du Iñaki Arregi Mendaroko alkateak sare sozialen bidez. "Koronabirusak duen arriskuak saihestu nahian, Trinitateko elizpean egunak eta gauak pasatzen zituzten bi pertsonari lokal bat egokitu zaie, Azpilgoetako Kultur Etxean". Alkateak eskerrak eman dizkio Gurutze Gorriari lagatako materialagatik.