Ixil-ixilik dago Mendaroko leiho batetik bestera

Barren.eus 2020ko mar. 29a, 16:15

Ixil-ixilik dago euskal kantua etxeko leiho eta balkoietatik abesteko dei egin zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek atzo. Honela entzun zen kantua Mendaron. (bideoa barruan)

Josu Motrikok tronpetarekin eta Xeber Loiolak saxuarekin jo zuten Ixil Ixilik dago abestia, elkarekin, baina bakoitzak bere etxetik.