Etxealdian kalera irten ezinda dauden ume guztiak omendu dituzte

Barren.eus 2020ko mar. 29a, 15:16

Euskal Herri osoko balkoi eta lehioetara txalo egitera irteteko deia egin zuten atzo, etxealdian kalera irten ezinda dauden ume guztiak omentzeko, eta gurean ere entzun ziren txaloak. Askok kolorezko puxikekin apaindu zituzten balkoiak. 

Atxutxiamaikak ere bat egin zuen umeak omentzeko eginiko deialdiarekin eta balkoi eta lehioetara irteteko deiarekin bat egin zuen. "Ederto ari direla ikus dezaten eta etxeetan sartuta egiten ari diren esfortzuagatik txalo egin diegu!". Txaloak, musika eta jaia ere izan zen zenbait balkoitan ondorengo bideoan eta argazkietan ius daitekeen moduan. 

Gogoratu 'Atxutxi etxean' egitasmoa jarri duela martxan Atxutxiamaikak. Umeak entretenitzeko eta haiekin sormena lantzeko proposamenak egingo dituzte, besteak beste, eskulanak, jolasak edota kanturako abestiak, eta sarean zintzilikatuko dituzte egunez.

 

2020 03 28 elgoibar umeak txalotzeko etxealdian puxikak balkoia umea

2020 03 28 elgoibar umeak txalotzeko etxealdian puxikak kalean sfrantzisko

2020 03 28 elgoibar umeak txalotzeko etxealdian balkoia puxikak

2020 03 28 elgoibar umeak txalotzeko etxealdian puxikak balkoian

2020 03 2i txalo etxealdia 1

2020 03 28 mendaro umeei txalo etxealdia 2

2020 03 28 mendaro umeei txalo etxealdia 3

2020 03 28 mendaro umeei txalo etxealdia