Senda-agiria jaso du Mendaroko ospitalean koronabirusaz ospitaleratutako lagun batek, lehenengoak

Barren.eus 2020ko mar. 28a, 12:39

Koronabirusak eragindako pneumonia larri batekin Mendaroko ospitalean ingresatu zuten lagun batek senda-agiria jaso zuen atzo, barikua, hilak 27. Ospitala laga duen uneko bideoa zabaldu dute. Osasun Sailak jakinarazi berri duenaren arabera, 25 lagun daude Mendaron ospitaleratuta, koronabirusarekin.

Mendaro Ospitalean koronabirusaz ingresatu zuten aurreneko gaixoak atzo jaso zuen senda-agiria. Ospitalea lagatzera zihoan uneko irudiak ere zabaldu dituzte sare sozialen bidez (ikus hemen bideoa). Hunkituta ageri da senda-agiria jaso berri duen gaixoa, erizain eta medikuak agurtzen. Osakidetzako profesionalek txaloka egin zioten agur.