Alarmak iraun bitartean langileak kaleratzea debekatu du Espainiako Gobernuak

Barren.eus 2020ko mar. 27a, 17:41

 

Hala ere, aldi baterako erregulazioak egin ahal izango dituzte enpresek, arrazoi horiek argudiatuta. Koronabirusa ez da arrazoi objetibo bat izango langile bat kaleratzeko, baina, hala ere, dekretuan jasotzen ez diren beste arrazoi batzuk erabili ahal izango dituzte, eta halakotan, Diazek esan du epaileek erabaki beharko dutela kaleratzeak bidezkoak diren ala ez. Enplegu erregulazioen harira, Diazek nabarmendu du Gobernuak zehaztu duela txostenen tramitazioa errazteko bidea, era horretan beharginek ahal den azkarren kobratu ahal dezaten langabezia saria. Bestalde, osasun krisiak iraun bitartean, aldi horretan amaitzen diren aldi baterako kontratuak luzatu egin beharko dituzte enpresek eta lan ikuskaritzak ofizioz aztertuko ditu enplegu etetete guztiak. Iruzurren bat ikusiz gero, enpresek diru guztia bueltatu beharko dute, langileen prestazioa barne.