Kolore Guztiak Elkarteak Mendaron duen emantzipaziorako etxebizitzako gazteen animo mezua herrikideei

Barren.eus 2020ko mar. 27a, 11:15

Kalean bizi diren edo bazterketa arriskuan dauden gazte migratzaileekin lan egiten duen Kolore Guztiak Elkarteak emantzipaziorako pisu bat dauka Mendaron eta etxe horretako gazteek eta haien tutoreek bideo bat zabaldu dute herrikideei animoak emateko. Hona hemen gazteek eurek bidali duten bideoa

 

Kolore Guztiak Elkarte interkulturala 2007an sortu zuten gizarte esparruan lan egiten duten zenbait profesionalek, besteak beste, etxerik gabe dauden edota bazterketa arriskuan dauden neska-mutilei laguntzeko.  Erakundeen programa instituzionalek hemezortzi urtetik beherako gazteei eskaintzen diete babesa, eta adin horretatik gorakoekin lan egiteko jarri zuten martxan elkartea. Bi egitasmo nagusiren bidez eskaintzen du laguntza. Batetik, Euskal Herriko hainbat lekutan zazpi harrera pisu dauzka, tartean bat Mendaron. Horietan 18 eta 23 urte bitarteko gazteak daude. Bizilekua eskaintzeaz gain, lan integrala egiten du elkarteak bertan bizi diren gazteekin: formakuntza eskaintzen die, egunerokoan jarraipena egiten diete, e.a. Beste alde batetik, badago bigarren egitasmo bat, kalean bizi diren gazteei zuzendutakoa. Kasu honetan, informazioa ematen zaie eta beren egoeraren inguruko jarraipena egiten da.