'Ideiak etxean elkarlanean' egitasmoa sortu du Mendaroko Udalak etxealdia arintzeko

Barren.eus 2020ko mar. 26a, 16:30

'Ideiak etxean elkarlanean' egitasmoa sortu du Mendaroko Udalak konfinamendu aldia eramangarriagoa egiteko. Koronabirusak eragindako alarma egoeran, etxealdia "probetxuzkoa eta dibertigarria" izan dadin, egunean jarduera bat proposatuko dute Udaletik, astelehenetik barikura.

Joan zen astelehenean jarri zuten egitasmoa martxan, eta geroztik egunean jarduera bat proposatu dute, etxean, etxekoen artean egiteko. Udalaren webgunean zintzilikatu dituzte proposamenak eta herritarrei eskatu diete sare sozialen bidez zabaltzeko etxean egindakoen emaitza #Mendaroideiaketxeanelkarlanean traola erabilita.