Suhiltzaileek San Lazaro egoitza desinfektatu dute

Barren.eus 2020ko mar. 26a, 15:38

Adineko pertsonak kolektibo zaurgarriena izanik eta beraien osasuna ahalik eta gehien babesteko asmoz, Eibarko suhiltzaileek desinfekzio lanak egin dituzte gaur goizean San Lazaroko egoitzan.

 Dozena erdi bat suhiltzaile, beharrezko babes ekipamenduekin eta bi kamioirekin, goizeko lehen orduan iritsi dira San Lazaro egoitzara, gune komunak eta egoiliarren joan-etorri handieneko guneak desinfektatzera: egoitzaren kanpoaldea, eskailerak, aretoak, komunak, bulegoak, sarrera... desinfektatu dituzte, besteak beste.
Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie, oro ha,r Elgoibarko herritarrei, Estatuko Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik izaten ari diren jarrera ulerkor eta jokabideagatik. Ildo honetan, Udalak erantzukizunaren aldeko deia egin du eta herritarrei osasun agintarien jarraibideak eta gomendioak jarraitzeko eskatu die.

2020 03 26 Garbiketa San Lazaro4

2020 03 26 Garbiketa San Lazaro5

2020 03 26 Garbiketa San Lázaro3