Mediku kontsultetara ez joateko deia egin diete herritarrei

Barren.eus 2020ko mar. 26a, 13:06

Debabarreneko ESIko zuzendaritzak herritarrei eskatu die alarma egoerak iraun bitartean ez joateko programatuta zituzten mediku kontsultetara. 

 

Gaur egungo osasun-larrialdi egoera dela-eta, Debabarreneko ESIko zuzendaritzak herritarrei dei egin die, programatuta zituzten kontsultetara ez joateko, medikuak agindu ezean. ESIa osatzen duten zentroetako pazienteei, eta Mendaroko eta Eibarko Ospitaleetakoei eta baita  osasun-zentroetakoei ere egin diete deia, eta mesedez eskari hori betetzeko eskatu dute. Mediku arduradunek deituko diete pazienteei hitzordu horretara joan edo ez esateko, eta hitzordu berria ere jakinaraziko diete pazienteei. ESIko profesionalek biztanleria egiten ari den ahalegina eskertzen dute, baina gogorarazi dute alarma egoerak iraun bitartean, larrialdietarako soilik joan behar dela osasun zentroetara.