"Hemendik, orduak mozorrotik pasatzen ditugun lekutik, pazienteen keinuak eskertzen ditugun lanbidetik, lankideen laguntasunak elikatzen gaituen ahotik, egunetik egunera aldatzen diren protokoloetatik, etxekoak urruti sentitzen ditugun senideetatik, lan egiteko heroi trajea behar dugun profesionaletatik, zuen laguntza eskertzen den bihotzetatik, ahal duten guztia egiten duten eskuetatik, zuen txaloak entzuten dituzten belarrietatik, zuetatik urrun, baina gertu sentitzen dugun distantziatik, hemendik, dena ondo joango den ostadarretik, Mendaro ospitaletik", diote bideoan zabaldu duten mezuan.