Hainbat artisau telazko maskarak egiten ari dira behar duenarentzat

Barren.eus 2020ko mar. 25a, 15:50

Merkatuan maskara falta dagoela ikusita, Elgoibarko eta Mendaroko hainbat artisau maskarak egiten hasi dira.

Besteak beste, Elgoibarren Zu+Ni, Azpi’s bag, Emilia Nogales eta Pitxintxukoak ari dira lan horretan, eta Mendaron, Myriam Martin, Georgina Lopez eta Vanesa Mateos. Beharra duenak Facebook bidez jarri daiteke eurekin harremanetan. Argazkian Mendaroko ospitaleko langileak ikus daitezke Myriam Martinek Mendaroko Leire jantzi-dendak emandako materialarekin egindako maskarak jantzita.

Myriam Martinek bere Facebook-era igo du bideo bat maskarak nola egiten dituen azalduz.

2020 03 25 maskara emilia nogales

2020 03 25 maskarak pitxintxu elgoibar koronabirus

2020 03 25 maskarak azpis bag elgoibar

2020 03 25 georgina lopez mendaro maskara