Udaltzainek egunero abesti bat jarriko dute, 20:00etan

Barren.eus 2020ko mar. 24a, 20:46

Elgoibarko Udaltzaingoak egunero abesti bat jarriko du autoen bozgorailuetatik, etxean daudenei eta konfinamenduaren arauak betetzen dituztenei eskerrak emateko. 

Mikel Laboaren 'Txoria txori' abestia izan zen udaltzainen autoetatik entzun genuen lehen abestia. Konfinamendu hasiera zen, eta hain justu egun hartan Osakidatzeko erizain bat hil zen koronabirusak jota. Egun "triste" hura apur bat alaitzeko asmoz, guardian zeuden udaltzainek erabaki zuten autoen bozgoragailuetatik abesti bat jartzea. Horren harira, gaurtik hasita, egunero jarriko dituzte abestiak, 20;00etatik aurrera kaleetan zehar egiten duten zeharkaldian. Mikel Arantzamendi udaltzain buruak aurreratu du "ahal duten neurrian" eutsiko diotela ekimen honi, gerta liteke eta larrialdiren bat artatu beharra edo beste zereginen bati eskaini behar izatea tarte hori.

Gaurkoan Pirritx eta Porrotxen 'Maite zaitut' abestia jarri dute udaltzainek bozgorailuetatik eta anbulantziez lagunduta zeharkatu dituzte herriko kaleak eta auzoak.

2020 03 25 udaltzainak anbulantziak musika