Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Sodio hipokloritozko urarekin garbitzen ari dira Debabarrenako herrietako kaleak, tartean Elgoibarkoak eta Mendarokoak. Jon Salegi beharginak azaldu dio BARRENi non eta nola egiten diharduten desinkektatzeko lanak.

Debabarreneko Mankomunitateak hainbat neurri hartu ditu koronabirusa dela-eta, eta horietako bat da kaleak modu sakonagoan garbitzea. Mankomunitateko beharginek sodio hipokloritozko ura darabilte kaleak garbitzeko. Jende gehien batzen den guneak ari dira garbitzen bereziki, jende ilarak sortzen diren inguruak, denda eta supermerkatu inguruak, farmaziak dauden guneak, e.a. Elgoibarren joan den zapatuan hasi zituzten garbiketok, eta Mendaron gaur egin dute aurrenezkoz era honetako kale-garbiketa. Jon Salegi "Sarube" Mankomunitateko behargin mendaroarrak azaldu duenez, herritarrek eskerrak eman dizkiete egiten ari diren lanagatik. "Ez dago sinesterik. Normalean, kalea garbitzen dugunean jendeak ez digu eskertzen egiten dugun lana, alderantziz, badirudi traba bat garela batzuentzat. Kaleak sakonago garbitzen hasi garenetik, baina, asko eskertu digute herritarrek. Ikusgarria izan zen jendeak nola txalotzen gintuen. Emozionatzekoa", esan du. Bideoan ikus ditzakezue Salegiren adierazpenak.

2020 03 26 kale garbiketa elgoibar koronabirus maala 2

2020 03 26 kale garbiketa elgoibar koronabirus maala

2020 03 26 kale garbiketa elgoibar koronabirus maala 1

2020 03 24 kale garbiketa elgoibar koronabirus 1

2020 03 24 jon salegi sarube kale garbiketa mankomunitatea mendaro

2020 03 24 kale garbiketa elgoibar koronabirus mankomunitatea

2020 03 24 kalegarbiketa elgoibar koronabirusa

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza