Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik eskerrak eman dizkiete barikuan odola eman zutenei

Barren.eus 2020ko mar. 24a, 14:51
Odol Emaileen Elkartearen lokalaren ezaugarriak direla-eta gehienez 30 lagun hartu ahal izan zituzten eta horietatik 26k eman ahal izan zuten odola.  "Izugarria izan zen odol emaileen erantzuna eta esker ona agertu nahi diegu denei", zabaldu dute ohar bidez.