Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 23 tanatorio

Meza eta hileta elizkizun guztiak debekatu zituen Jaurlaritzak martxoaren 14an, eta ordutik, beilatoki edo tanatorioetan egin zaie azken agurra hildakoei, familian. Gaurtik aurrera, baina, belatokiak ere itxita daude.  Meza eta hileta elizkizunak bertan behera geratu ziren Jaurlaritzak hartutako lehen babes neurriekin, baina alarma egoeran gaudenetik, neurriak zorroztuz joan dira, eta Jaurlaritzak beilatokiak ere ixteko agindua eman du. Hildakoei ehorzketa edo errausketa emateko behar diren gutxieneko zebitzuak emango dituzte ehorzketa enpresek, baina ez zaie senideei edo lagunei ehorzketetara deituko. Hilerrietara hildakoarengandik gertuen dauden pertsonak joan ahal izango dira, gutxieneko segurtasun-distantziak gordeta, hau da, metro bat edo bi.

COVID-19rekin hildakoen kasuan, ezin da hilkutxa ireki azken agurrerako, eta hildakoarekin harremanetan egon diren eta sintomak dituzten senitartekoak ezin izango dira hilerrira joan. Sintomarik ez dutenek maskara eta eskularruak eraman beharko dituzte, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatzeaz gain, eta besarkaden edo musuen bidez doluminak agertzea saihestu beharko dute.

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza