Beharrezkoak ez diren lanak etetearen aldeko lapiko jotzea deitu dute gaur gauerako

Barren.eus 2020ko mar. 22a, 17:01

Hainbat erakundek beharrezkoak ez diren lan guztiak eteteko eskatu dute, eta horren aldeko lapiko jotzea antolatu dute gaur gauerako.

22:00etarako egin dute deia. Bakoitza bere etxeko leihotik lapikoa jotzera deitu dute, beharrezkoak ez diren lan guztiak etetea eskatzeko. Hainbat erakunde eta sindikatuk eskatu dute beharrezkoak ez diren lan guztiak eteteko, jendeak etxetik irten beharrik izan ez dezan. Gaur gaueko 22:00etan ETBk Iñigo Urkullu lehendakariari elkarrizketa egingo dio, eta ordu bererako deitu dute lapiko jotzea.