Polizien txalo zaparrada jaso dute Mendaro ospitaleko langileek

Barren.eus 2020ko mar. 21a, 21:21

Azkeneko egunotan moduan, leiho eta balkoietara irten dira gaur ere herritarrak Osakidetzako langileei eskerrak ematera. Txalo zaparrada handiak entzun dira gure herrietan, eta Mendaro ospitaleko larrialdi zerbitzuetako atarira ertzainak eta Elgoibarko udaltzainak ere batu dira gaur, ospitaleko langileei eskerrak ematera.

2020 03 21 koronabirusa ertzainak20:00etan puntuan elkarri txalo egin diote Osakidetzako langileek eta poliziako agenteek.  Bi minutu eskas egin dute txaloka eta lanera itzuli dira gero denak. Hunkituta ikusi ditugu ospitaleko atera irten diren profesionaletako batzuk, bai eta leihoez barrura zeudenetako batzuk ere.