Zazpi eguneko epean hotel eta ostatu guztiek hutsik egon beharko dute

Barren.eus 2020ko mar. 20a, 10:35

Martxoaren 26rako hotel eta ostatu guztiek hutsik egon behar dutela agindu du Espainiako Gobernuak. Elgoibarren, Txarridunak gaur itxi du atea, hoteletik bertatik baieztatu digutenez. 

Aginduak honako hau ezartzen du. "Bertan behera lagatzea lurralde nazionaleko edozein tokitan kokatutako hotel eta antzeko osatu guztiak, ostatu turistikoak eta egonaldi laburreko beste osatu batzuk ere bai, esate baterako, kanpinak, karabanentzako aparkalekuak eta antzeko establezimenduak. Salbuespen bat ere onartu du: "Baimenduta dago establezimendu horietan zaintza, segurtasun eta mantentze zerbitzuak ematea". Hotelen sektoretik egunak daramatzate eskatzen beren negozioak ezinbesteko arrazoiengatik itxi dituztenen taldean sartzeko, hala nola: denden, saltokien eta jatetxeen taldean. Modu horretan ERTE bat aplikatu hala izango dutelako automatikoki eta indar handiagoa izango dutelako alokairuen eta hipoteken atzerapenak negoziatzeko.