Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 19 koronabirusa agerraldia urkullu52 urteko erizain bat hil da Bizkaian, koronabirusaz kutsatuta, osasungintzako lehen langilea. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak jakinarazi duenez, erizainak sei egun zeramatzan ospitaleratuta Bizkaiko zentro batean. Koronabirusak kutsatutakoen kopuruak, gainera, gora egin du. Beste 217 kasu baieztatu dituzte Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian, eta birusak 53 lagun hil ditu, 13 gehiago atzotik.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin dute gaur eguerdian, koronabirusaren inguruko datu berriak emateko. Agerraldi horretan eman du Urkulluk atzo hildako erizainaren kasuaren berri, eta albistea emateaz batera, dolumina agertu die hildakoaren etxekoei, lankideei eta baita Osakidetzako profesional guztiei ere. "Koronabirusaren hedapena geldiarazteko egiten ari zareten lana eredugarria da, eta zuen konpromisoa eredugarria da gizarte osoarentzat", esan du Urkulluk. Datu eguneratuak eman dituzte jarraian. Osasun sailburuak esan du guztira, 1.190 lagun kutsatu direla Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian koronabirusarekin, eta horietatik 455 ospitalean daudela. Era berean, 53 lagun hil ditu gaitzak (atzo baino 13 gehiago). Araban dituzte positibo gehien: 624 kasu zenbatu dituzte gaur arte eta horietatik 224 daude ospitalean. Bizkaian, berriz, 393 lagun daude kutsatuta eta 117 dira ospitaleratuta daudenak. Gipuzkoan, azkenik, 176 positibo daude eta horietatik 54 daude ospitaleratuta. Datu positibobat ere eman dute. Gaixo zeuden 18 lagun sendatu direla.

•Prebentziorako eta birusaren jarraipenerako aplikazioa

Eusko Jaurlaritza sakelako telefonoetarako aplikazio bat ari da lantzen, kasuen prebentzio, jarraipen eta identifikazio lana indartzeko. Aplikazio horretan erregistratu ahal izango dira pertsonak eta hurbilen dituzten kontaktuak txertatu ahal izango dituzte, haien osasun-egoera erregistratu ahal izateko. Beste herrialde batzuetan erabili izan dituzte antzeko aplikazioak, eta hemen datorren astean egongo da eskuragarri. Aplikazioa euskal enpresa batek garatu du Osakidetzaren elkarlanean, eta medikuntzako eta datuen babeserako berme guztia izango duela nabarmendu dute agintariek.

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza