Odol ateratzeak egingo dituzte Mendaron barikuan, neurri bereziak hartuta

Barren.eus 2020ko mar. 18a, 19:08

Barikuan, martxoaren 20an, egingo dituzte odol ateratzeak Mendaron, baina koronabirusak eragindako egoera honetan, neurri bereziak hartuko dituztela jakinarazi dute Odol Emaileen Elkartetik. Kasu honetan, betiko emaileei egin diete odola ematera joateko deia, lanak erraztearren. 

Koronabirusa egon ala ez, odola berdin-berdin behar da, eta horregatik, odola ateratzera deitu diete Mendaron beti-betiko emaileei. Oraingo honetan, hala ere, ohi baino neurri zorrotzagoak hartu behar izango dituzte eta arduraz jokatzeko eskatu diete emaileei ere. Maskarilla, eskularruak, hidrogelak... erabiliko dituzte eta txanda eskatzeko eskatu diete emaileei. Horretarako telefono zenbaki bat jarri dute. Esandako orduan joan beharko da, beraz, odola ematera. Ordua eskatzeko ondorengo telefono zenbakira deitu behar da, 16:30etik aurrera: 657 799 540. Telefono horretan zenbaki bana emango diete odol-emaileei eta taldeak egin ondoren, berriz deituko diote, zein ordutan joan behar duten zehazteko.