Etxeko egonaldia arintzeko, kopla kantuan hasi dira mendaroarrak

Barren.eus 2020ko mar. 18a, 19:15

Ekimen berezia jarri du abian Aitzol Urain bertsolariak Mendaron. Etxeko egonaldia arinagoa egin aldera, koplak sortzera animatu ditu herritarrak santa eskeko taldean.

Hona hemen orain arte bildutako kopla batzuekin eta koplariek eurek euren etxeetatik hartutako irudiekin osatutako bideoa. Kantatzen ez duenak zorionik ez du, hala ere, eta horregatik, kopla-kantuan jarraitzeko eskaera egin dute.

2020 03 18 kopla mendaro txakurra