Epidemiak ez duela oraindik goia jo zabaldu du Osasun Sailak

Barren.eus 2020ko mar. 18a, 13:47

Epidemiak ez du oraindik goia jo. Hala ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun Sailak. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian beste 208 positibo erregistratu dituzte. Koronabirusaz kutsatutakoak beraz 973 dira eta horietatik 353 ingresatuta daude. Birusak hildakoak 40 dira, atzo baino lau gehiago.

 

Osasun Kontseilua langile gehiagorekin indartuko dutela jakinarazi du Osasun Sailak, eta era berean, herritarren zalantzak argitzeko beste call center bat zabalduko dutela ere nabarmendu du.Infografia bat ere argitaratu dute COVID-19 duten pertsonei etxean jarraitu beharreko gomendioak jakinarazteko. Mikel Sanchez, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari eta koronabirusaren mahai teknikoko kideak eman ditu argibideak, on-line emandako prentsaurreko batean.