Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 18 2019 02 01 2018 03 20 udaltzaingoa elgoibar kontrola basarteBiharko jai-egunaren harira, herritarrek bigarren etxebizitzetara eginiko bidaiak edo aisialdikoak eragotzi nahi du Ertzaintzak, eta kontrolak ezarriko ditu errepideetan eta garraio publikoko geltokietan.

Ertzaintzak herritarrei gogora arazi die alarma-egoeran ezarritako konfinamendua ohiko etxebizitzan bete behar dela, eta debekatuta dagoela bigarren etxebizitzetara edo aisialdikoetara joatea. Baimendu gabeko bidaiak eragozteko, eta, batez ere, San Joseko jai-zubira begira, Ertzaintzak eta udaltzainek kontrol gehiago ezarriko dituzte errepideetan eta garraio publikoan.

Ez da hori Ertzaintzak hartuko duen neurri bakarra. Komunikatu batean adierazi dute ertzainek aukera izango dutela errepideak ixteko eta ibilgailu jakin batzuen sarbideari murrizketak ezartzeko, betiere segurtasun edo osasun publikoko arrazoiak direla medio. Gidariei bidaia justifikatzeko arrazoi bat eskatuko diete, "egiaztatu" daitekeena. Ibilgailuan lagun bakarra joatea gomendatzen du Ertzaintzak, eta gehienez bi lagun joan daitezke ibilgailu bakoitzean. Hala egiten denean, bigarren bidaiariak atzeko eskerlekuaren eskuineko aldean eseri beharko du, ezarritako segurtasun distantzia errespetatuz. 

Ikus Ertzaintzaren oharra osorik

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza