'Zilarrezko haria' telefono zerbitzua indartu du Nagusilanek

Barren.eus 2020ko mar. 18a, 13:04

Bakarrik bizi diren adinekoei telefonoz konpainia egiteko 'Zilarrezko haria' zerbitzua indartu dute, konfinamendu egoeran bakardadeari aurre egiteko. 

 

'Zilarrezko haria' zerbitzuaren bidez, bakardadean bizi diren adinekoei telefono bidezko solasaldi bat eskaintzeko aukera ematen du Nagusilanek, eta konfinamendu egoera honen aurreran, zerbitzu hori indartzea erabaki du. Esperientzia handiko boluntario talde bat osatu dute, adinekoei konpainia egiten eta haiek entzuten dakitenak. Ekimen honetan parte hartzeko prest dauden herritarrak Nagusilan elkartearekin jarri daitezke harremanetan, ondorengo telefonoetan: 900 713 771 telefonora deitu eta izena eta harremanetarako telefonoa utzi behar da erantzungailuan. Horrez gain, 688 741 451 telefonora deitu daitekeastelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era, edo WhatsApp bidezko mezu bat bidali daiteke.