Etxeetatik baina ozen gaitsetzi dute herritarrek Soraluzeko hilketa matxista

Barren.eus 2020ko mar. 17a, 22:30

Balkoietara eta leihoetara irten dira hainbat herritar Mendaron eta Elgoibarren, joan den astelehen goizaldean Soraluzen izandako hilketa matxista salatzera.

Kazolak, zartaginak eta bestelakoak baliatuta, Octavia Gomezen hilketa salatu dute herritarrek, nork bere etxetik konfinamendu egoeran egonda. Hala ere, ozen entzun da herritarren protesta.

Herenegun goizaldean izan zen hilketa, Soraluzen. Ertzaintzak hilik topatu zuen bere etxean 73 urteko emakumea, buruan kolpe handia zuela. Haren 33 urteko semea atxilotu zuten ertzainek, eta Eibarko auzitegiko epaileak atzo bertan agindu zuen Martuteneko espetxean sartzeko. Elorrion egiten du lan, udaltzain gisa.

Hilketa gaitzesteko kazeroladak deitu ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Elgoibarren, Udalak eta Emakumeen Kontseiluak bat egin dute deialdiarekin eta gauza bera egin du Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak krimen matxista gaitzetsi du irmo: "Arartekoak publikoki salatu nahi du familia barruko emakumeen aurkako indarkeria-kasu hau joera matxista hutseko krimen gaitzesgarria dela; ustez, udaltzaina den semeak, ama zaintzeko eta babesteko betebeharra zuenak, hil du, ustez, emakumea". 

2020 03 18 lapiko jotzea soraluze hilketa