Koronabirusa eragiten ari den kalteen kontra neurri ekonomikoak hartuko dituela esan du Jaurlaritzak

Barren.eus 2020ko mar. 17a, 15:20




Nekane Murga Osasun sailburuarekin eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera agertu da Erkoreka prentsaren aurrera, eta esan du Gobernu Kontseiluak premiazko hainbat neurri onartu dituela gaur, ahal den ne. urrian, Covid-19ren pandemiak Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian izango dituen eragin ekonomiko handiak arintzeko. Neurri horien lehentasunezko helburua honakoa da: "Euskal osasun-sistemari beharrezko baliabide guztiak
ematea, egunerokoan zerbitzu profesionala eta kalitatezkoa eskaintzen jarraitu ahal izan dezan; baita, egoera hori gehien pairatzen ari diren kolektiboen
beharrei erantzutea ere, bai ekoizpen-ehunean, bai familietan. Gobernuak baliabide ekonomiko eta giza baliabide guztiak jarriko ditu". Murgak, bestalde, koronabirusaren datu eguneratuak eman ditu. Atzotik, beste 38 positibo daude Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, eta birusaz kutsatutakoak 765 dira guztira. Horietatik, 363 ingresatuta daude eta koronabirusak gaur arte hildakoak

Ekonomia arloan jarduteko hiru lehentasun ezarri dituzte, eta horietako bakoitzean neurri jakin batzuk hartu dituzte. Horretarako, ondorengo neurri-ekonomikoak agindu dituzte,

 

Covid-19 programa: 300 milioi euroko aurrekontuarekin abiatzen da, baina beharrezkoa izanez gero, 500 milioi eurora arte handitu dezaketen aurrekontu-programa berria da. Diru-kopuru horiek diruzaintzako gerakinetatik eta aurrekontu-kredituen soberakinetatik etorriko dira.
Finantzen Euskal Institutuaren finantzaketa lerroa: aste honetan aktibatuko dute, 25 milioi euroko kopuruarekin, Euskadiko produkzio-sareari behar duen likidezia emateko, enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei, batez ere.
Zirkulatzaile lerro berria: aurrekoarekin lotuta, ahalik eta epe laburrenean, EAEren abalak izango dituen zirkulatzailearen 500 milioi euroko finantzaketa-lerroak egituratuko dituzte, zero kostuan, bost urterako, urtebeteko gabealdearekin, EAEn jarduten duten banku erakundeekin eta Elkargirekin lankidetzan.

Hona ezarri dituzten lehentasunak:

1- Euskal osasun sistema indartzea.

    Sendagaiak hornitzea eta ekoiztea, eta osasun-materiala eskuratzea.
    Prebentziozko arreta eta telefono bidezko aholkularitza indartzea.
    Ez ohiko neurriak etxeko laguntza-arretan aritzen diren osasun arloko langileak indartzeko.
    Osasun-zentroetan arreta emateko gune berriak egokitzea.

2- Enpresei zuzendutako neurriak

    Zirkulatzailea finantzatzeko 500 milioi euroko lerroa, enpresa txikiei eta ertainei, profesionalei eta autonomoei zuzenduta.
    Laguntzak enpresentzat, erakundeetan koronabirusa zabal ez dadin.
    Ekipo eta erreminta teknologikoak eskuratzeko laguntzak.
    Zailtasunak dituzten enpresentzako programa-zuzkidurak zabaltzea.

3-  Pertsonei eta familiei zuzendutako neurriak

  Kontziliaziorako Programaren aplikazioa, jardunaldi murrizketarako laguntzekin, honetarako: Adingabeen eta koronabirusak kutsatutako edo horren ondorioz isolatutako pertsonen zainketarako.  Ikastetxeen eta eguneko egoitzen itxieraren ondorioak jasaten ari diren adingabeen eta adinekoen zainketarako, eta lan jardunaldiaren malgutasuna bultzatzea, laguntza publikoekin.

Neurri horiek guztiak gainerako erakundeek aplikatzen dituztenen osagarri direla zehaztu dute eta laguntza fiskalei, hau da, atzerapenei, salbuespenei eta luzapenei dagokienez, bai enpresen eta autonomoen betebehar fiskalei, bai tokiko tributuei dagokienez, Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Eudelek koordinatuta jardungo dutela.