Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 12 DanobatDomekan Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik kontrol neurriak zorroztu dituzte gure inguruko enpresetan ere. Lanera joateko baimena egon badagoen arren, enpresa askotan etxean gelditzeko agindu diete langileen kopuru handi bati eta gutxieneko zerbitzuak eskaintzen ari dira, beti ere badaezpadako neurriak betez. Hala ari dira esaterako DanobatGroupeko kooperatibetan.

 

DanobatGroupek domekan zabaldu zuen mezua langileen artean.  "Lan-arrazoiengatiko joan-etorriak baimendutako kasuen barruan dauden arren, une honetan arduratsuena iruditzen zaigu gure kolektiboak kooperatibetan duen presentzia minimizatzea dela. Horretarako, erakunde bakoitzean Gutxieneko Zerbitzu izango direnak izendatuko dira, ahal den neurrian, guztiok etxetik irten gabe gure etxeetan egoteko kontsigna orokorrari laguntzeko. Kooperatiba bakoitzak erabakiko du nork osatuko dituen gutxieneko zerbitzu horiek, eta une oro bermatuko ditu gomendatutako arreta-neurriak (bereziki, pertsonen arteko gutxieneko distantzia 1,5 metrokoa izatea). Bakoitzak bere erakundearen jakinarazpena jasoko du, gutxieneko  zerbitzuetako  kide den ala ez adieraziz", hala dio hitzez hitz oharrak. Hala, Danobaten, esaterako, are gehiago zorroztu dituzte ostiralean ezarriak zituzten kontrol neurriak. Astelehenetik jangela itxita egongo zela aurreratu zuten barikuan eta kanpoko bisitari eta garraiolari guztiei tenperatura hartzen hasiko zitzaizkiela atarian. Astelehenetik, baina, ez dira ari ohiko jardunean. Astelehenetik eta gutxienez bihar arte, gutxieneko zerbitzua ari dira ematen. Egoera bera dute Gorosabel enpresan. Astelehenetik etenaldi teknikoan daude. Hau da, astelehenetik bihar arte itxi egin dute. Barikuan etxetik lan egiteko agindu zieten langileei, baina, "ahal duten neurrian" lanean jarraitzeko eskatu diete. Badira, hala ere, gutxieneko zerbitzuak bermatzeko lanean ari diren langileak ere. Ez da erraza enpresa baten aktibitatea zaintzeko arduraren eta langileen osasuna bermatzeko arduraren arteko oreka zaintzea, baina eginahal horretan ari direla zehaztu dute enpresetako zuzendaritzek. Gaindun ere hartu dituzte neurriak. Eskulan zuzena ez duten departamentuetan telelanean ari dira langileak. Sail bakoitzeko ordezkari bat, hala ere, enpresan dago lanak koordinatzen. Eskulan zuzenean ari diren langileekin, berriz, bi txanda osatu dituzte, goizekoa eta arratsaldekoa eta lanordu gutxiagoan ari dira lanean. Zortzi ordu beharrean, seina orduz ari dira lanean txanda bakoitzean, bi txandak batzea saihesteko. Geminisen ere antzerako neurriak ahrtu dituzte. Etxetik lan egiteko aukera duten guztiak telelanean ari dira, eta gainerakoak lantegira joaten dira, baina lanaldi jarraian eta txandaka, ahalik eta jende gutxien pilatu dadin une berean lanean. Bulegoetan eta tailerrean hartu dituzte neurri horiek, jende gutxiago egonda 1,5 metroko segurtasun distantzia mantentzea errazagoa izango delako. Jantokia itxi egin dute, eta gaixo dauden langileei jarraipen berezia egiten diete. Jakinarazi dute momentuz izan dituzten gaixotasun bajak gripeagatik izan direla. Bihar berriz batuko da zuzendaritza alarma egoerako protokoloa berrikusteko, eta beharrezkoak diren neurriak hartuko dituztela jakinarazi dute. 

Bide hori hartu ez duten enpresetako langileek euren haserrea agertu dute sare sozialetan, Rodisako hainbatek esaterako. Rodisan produkzioari bere horretan eusten diotela jakinarazi dute enpresatik, baina gomendio orokorrak aplikatu dituztela. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak jasotzen dituzten esku-orriak banatu dituzte enpresan, hiru hizkuntzatan, eta sarreran, galdetegi bat betetzeko eskatzen diete enpresara doazen guztiei, bai eta tenperatura hartzeko ere. Langileek goizero etxean hartzeko betebeharra dute, baina garraiolariei eta bestelako bisitei atarian hartzen hasi zaizkie.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza