Konfinamendu egoeran, ekimen berezia abiatu du Mauxitxa txarangak

Barren.eus 2020ko mar. 17a, 10:04

Koronabirusagatik ezarritako konfinamendu egoera arintzeko proposamena egin du Mauxitxa txarangak.

Txarangaren historiako kanturik gustukuena jotzen, dantzatzen, kantatzen edo txistuka interpretatzen grabatzeko eskatu die herritarrei eta sare sozialetan zabaltzeko gero #Maubestsongchallenge hashtag-a erabilita eta Mauxitxa txaranga bera etiketatzen.

"Covid19 birus malapartatuarekin etxean zer egin ez dakizula? Hemen daukazu pixka bat entretenitzeko aukera. Aski soberan jakingo duzue aurtengo uztailean 50 urte beteko ditugula. Urte guzti hauetan milaka kantu jo ditugu, estilo eta klase guztietakoak. Baina gure galdera: zein da jo ditugun kantu guztietatik Mauxitxarekin gehien lotzen zaituena?", zabaldu dute sare sozialetan.