Lapiko jotzea antolatu dute gaur iluntzerako atzo Soraluzen izandako hilketa matxista salatzeko

Barren.eus 2020ko mar. 17a, 09:45

Emakume bat hilda topatu zuten atzo Soraluzeko bere etxean, eta Ertzaintzak haren semea atxilotu zuen ordu gutxira, ama hil izana leporatuta. Hilketa hori salatzeko, nork bere etxeko leihotik lapikoak jotzera deitu dute Euskal Herrian, bai eta leihoetan eta balkoietan zapi moreak eskegitzera ere.

Elgoibarren, Udalak eta Emakumeen Kontseiluak bat egin dute deialdiarekin eta gauza bera egin du Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak.

 

Atzo goizaldeara jaso zuten deia Ertzaintzak. Hilketa gertatu zen kalera iritsi zirenean gizon bat topatu zuten kalean, hildakoaren semea, lanbidez udaltzaina. Hark eman zien berria, eta atxilotu egin zuten. Iluntzean lapiko jotzea egin zuten Soraluzen herriko talde feministak deituta (ikus plaentxia.eus webgunean). Emakume erahila Soraluzen. Toli, gogoan zaitugu! leloa zabaldu zuten nork bere etxetik eta sare sozialen bidez.

Gaurko, Euskal Herri osora zabaldu dute deia. Konfinamendu egoeran egonda, baina, nork bere etxetik egiteko eskatu dute. Konfinamenduaren harira Euskal Herriko Mugimendu Feministak atzo ohartarazi zuen indarkeriaren biktima asko bakartatua gelditu direla egunotan, erasotzaileengandik ihes egiteko aukerarik gabe.

2020 03 16 lapiko jotzea palentxia hilketa