Honela dio DYAk publiko egin duen oharrean: "Pertsona horiek DYA Gipuzkoak lagunduko die. Gure baliabide eta giza talde guztiak, boluntario prestatuak eta koordinatuak jarriko ditugu ahalik eta hobekien lagundu ahal izateko premiazkoak eta oinarrizkoak diren behar horiekin. Zure Gizarte Segurantzako txartela eta NANa hartu genitzak eta behar duzun medikazioa etxera eraman, bai eta elikagaiak etxera eraman edo bestelako gestioak egiten lagundu". DYAren beharra duenak honako telefono zenbakira deitu behar du: 943 464622.