Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 16 koronabirus elgoibar supermerkatua eroskiEusko Jaurlaritzak eta banatzaileek erosketak "arduraz" egiteko eskatu dute. Elikagaiak ez direla faltako berretsi dute.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Elikaduraren Klusterrak, Carrefourrek, Eroskik, Mercadonak eta Uvescok dei egin diete euskal herritarrei arduraz kontsumi dezaten eta unean-uneko benetako beharraren proportzioan erostera joan daitezen saltokietara. Era berean, elikadura kateko profesionalak errespetatzeko eta haiei laguntzeko mezua ere zabaldu dute.

COVID-19 birusaren pandemiak eragindako ezohiko egoeraren aurrean, elikadura kateko katebegiak osatzen dituzten agenteek osasun agintariek eskatutako prebentzio neurriak ezarri dituzte, eta kate osoaren gaitasunak handitu dira. Ondorioz, "beren jarduera berme osoz garatzeko eta elikadura-produktuen ekoizpenaren, eraldaketaren, banaketaren eta salmentaren funtzionamendu egokia eskaintzeko prest daude".

Egun hauetan "neurrigabeko kontsumoa" gertatu dela ohartarazi dute, "salbuespen egoera batek bultzatuta" baina jendarteari "kontsumo arduratsua" egiteko eskatu diote, eta elikagai dendetara "proportzioan erostera" joateko.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako elikadura kateak "bere gain" hartu du zerbitzu publikoaren funtzioa, berriki hartutako konpromisoa gogorarazteko eta elikagaien xahutzea gutxitzeko. "Frogatuta dago elikagaien gehiegizko kontsumo batek xahutze hori handituko duela".

 • Babeserako neurriak erosketak egiterakoan
Era berean, Osasun Sailak zehaztu dituen babeserako neurriak gogorarazi dituzte: beste pertsona batzuekiko segurtasun tartea beti mantentzea gomendatu dute, erabili eta botatzeko eskularruak erabiltzea, eta ahal den guztietan txartelarekin ordaintzea.

Jon Ander Egaña (Euskadiko Elikaduraren Clusterrerako gerentea), Mikel Larrea (Eroskiko Idazkari Nagusia), Maria Jose Aduriz (Uvescoko Produktu Freskoen Zuzendaria) eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuaren mezuak batu ditu Eusko Jaurlaritzak honako bideoan: (informazio osoagoa: www.irekia.euskadi.eus)

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza