Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 10 ab84 banner osakidetza koronabirusa eusTOKIKOM osatzen dugun herri komunikabideok adierazpen instituzional bat kaleratu dugu larritasun egoera honen aurrean, eta laguntza laguntza eskaini nahi diegu erakunde publikoei egunotan izango dituzten komunikazio beharretan laguntzeko.

 

COVID-19 birusaren hedapenak gurean sekula ikusi gabeko egoera batera ekarri gaitu, eta neurri gogorrak hartzera bultzatu ditu erakunde publikoak, gaitzaren zabalkundea murriztu, arriskupeko populazioa babestu eta osasun sistema publikoaren kolapsoa saihesteko asmoz. Neurri horien artean, alerta egoeraren deklarazioa eta, haren barruan, herritarrak informatu eta sentiberatzeko kanpainak egiteko betebeharra ezarri diote erakundeek euren buruari.

BARRENen zuzendaritzak eta TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak, herritarren arteko komunikazio tresna eraginkorra izateko eta zerbitzu publikoa betetzeko funtzioa betetzeko bokaziotik, eta gertuko komunitatearekiko konpromisotik, bere egiten dute salbuespenezko egoera honetan herritarrak zehatz eta garaiz informatuta mantentzeko zeregina, eta krisi egoeratik irteten laguntzeko ekarpena egiteko borondate irmoa azaldu nahi dute. Hori dela eta, eskura dituzten baliabideak jarri nahi dituzte erakunde publikoen zerbitzura, zabaldu behar dituzten zerbitzu publikoko mezuak herritarrei helarazten laguntzeko. 

Kazetaritza lanari dagokion behaketa kritikoari uko egin gabe, BARREN eta TOKIKOMek beren ekarpena egin nahi dute krisi hau ahalik eta azkarren konpontze aldera, eta erabateko prestutasuna adierazten dute erakunde publikoei hedatu behar dituzten mezu informatiboak ahalik eta azkarren eta eraginkorren hedatzen laguntzeko, alerta egoerak dirauen bitartean.

Krisi honetatik onik ateratzeko modu bakarra gizarte eta komunitate osoaren konpromisoa eta elkarlan aktiboa den uste sendotik, beraz, BARRENek eta TOKIKOMek erabateko lankidetza eskaini nahi diote Elgoibarko Udalari eta gainerako erakundeei, beti ere herritarrak egoki eta puntual informatu eta egoeraren larria ahal den neurrian leuntzeko asmoz.

 Komunitate osoak elkar hartuta, egoerari buelta emango diogulakoan.

 Elgoibarren, 2020ko martxoaren 15ean

BARRENeko zuzendaritzak eta TOKIKOMen Administrazio Kontseiluak


Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza