Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 14 pedro sanchez koronabirusaEspainiako lurralde osoko herritarrentzat konfinamendua ezarriko du Espainiako Gobernuak. Domekan 8:00etan sartuko da indarrean dekretua eta herritarren mugimenduak mugatzeko neurriek hamabost eguneko iraupena izango dute momentuz. Sanchezek nabarmendu du Espainiako Gobernuak izango duela alarma egoerari lotutako erabaki guztiak hartzeko eskuduntza. Beraz, Osasun Ministerioaren esanetara geldituko Osakidetza eta Barne Ministerioaren esanetara Ertzaintza. 

 

Etxean gelditzera deitu du Espainiako presidenteak eta estatu osoko herritarron mugimenduak mugatuko dituztela jakinarazi du. Jaurlaritzak ezarritakoak baino neurri gogorragoak agindu ditu. "Derrigorra" den kasuetan bakarrik irten ahalko da etxetik. Salbuespenak zeintzuk diren ere zehaztu du: elikagaiak eta botikak erostera joateko, lantokira joateko, beti ere telelana egin ezin denean eta etxera itzultzeko, osasun zentroetara joateko, pertsona edadetuak, adingabeak, mendekoak eta ahulak zaintzeko, banketxeetara joateko edota ezinbesteko joan-etorriak egiteko eta gasolinaz hornitzera joateko. Hau da, oinarrian, elikagaiak eta botikak erosteko eta lanera joateko (ezinbestekoa denean eta telelana egin ezin denean) baino ezingo da irten etxetik. Era berean, kultur eta kirol eremuko ikuskizun guztiak (jaiak eta berbenak barne) bertan behera lagatzeko eta ostalaritza arloko komertzioak eta "beharrezkoak ez diren dendak" ixteko ere agindu du. Txikikazko komertzio guztiak ixteko esan du, baina salbuespen batzuk ezarri ditu hor ere: ekipamendu teknologikoak saltzen dituztenak, kioskoak, tindategiak eta ile apaindegiak, eta bereziki azken bi horiek sartzeak zeresan handia sortu du sare sozialetan. Enpresei berriz telelanaren alde egiteko eskatu die eta itxi beharrik izango ez duten saltoki eta enpresei gomendioak jarraitzeko eta ezarritako metro eta erdiko distantzia gordetzen dela bermatzeko agindu die.

Pedro Sanchezek argi esan du alarma egoera honetan ezarri dituzten murrizketek eta bestelako neurriek ondorioak izango dituztela ekonomian. Horren harira ekonomiari laguntzeko lau neurri ezarri ditu: langile, enpresari eta familientzako laguntzak agindu ditu, bai eta jarduera ekonomikorako laguntzak ere, kaleratzeak saihesteko neurriak hartuko dituztela ere esan du eta baita koronabirusaren kontrako txertoa sortzeko laguntzak ere agindu ditu, zehaztu gabe zenbatekoak. 

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza