Elkarte gastronomikoek ere ateak itxiko dituzte bihar Mendaron, koronabirusagatik

Barren.eus 2020ko mar. 13a, 21:14

Mendaroko hiru elkarte gastronomiko handienetako bik ateak itxiko dituzte bihar, koronabirusaren kontra egiteko neurri gisa. Bazkide gehien dituen elkartea izan da jakinarazten lehena, Aizpe, eta ondoren etorri da Bustinalde elkarteko zuzendaritzaren erabakia. Ezohiko batzarrak egin dituzte gaur erabakia hartzeko.

Bihartik martxoaren 29ra arte itxiko dute Aizpe, zuzendaritzak bazkideei jakinarazi dienez. Tartea horretan garbiketa-zerbitzua eta mantentze-zerbitzua ere etengo dituzte. Bustinaldek ere bihar itxiko du atea, gutxienez hamabost egunerako. Mendaroko Udalak ere bandoa zabaldu du gaur itxita dauden udal-zerbitzuen berri emanez. Atzo iragarritakoez gain, Andonegikoa parkeko padel-kantxa ere itxi dutela jakinarazi dute bandoan. Argazkia artxibokoa da, Euskaraldiaren lehen edizioan Aizpen ateratakoa.