Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 2020 02 20 elgoibar izarra aita agirren panoramikaElgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean hainbat neurri hartu ditugu, tartean martxorako programatutako ekintzak bertan behera lagatzea

Osasun larrialdiko egoera deklaratu du Eusko Jaurlaritzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, egunez egun hazten ari delako koronabirusak kutsatutakoen kopurua. Birusari aurre egitea erronka globala dela esan du goizean Iñigo Urkullu lehendakariak, eta prebentzio neurriak hartu egin behar direla gogorarazi du. Birusa ahalik eta gutxien hedatzea funtsezkoa dela ulertuta, eta osasun-sistema ez kolapsatzea denon eginbeharra delakoan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean hainbat neurri hartu ditugu, tartean martxorako programatutako ekintzak bertan behera lagatzea.

 

 BARREN astekaria eta Barren.eus webgunean informatzen jarraituko dugu hala ere, epe laburrean ez dugulako ikusten horretarako zailtasunik. Dena den, ahal dugun neurrian, etxetik lan egingo dugu Elgoibarko Izarrako langileok, elkar kutsatzea saihesteko eta mugikortasuna murrizteko. Aita Agirre eraikina hamabost egunerako itxi du gaur Elgoibarko Udalak, eta beraz, telefonoa eta e-posta izango dituzue gurekin harremanetan jartzeko bideak.

  • Elgoibarko Izarra: 943 741 626 / 643 499 169
  • BARREN: 943 744 112 / 688 634 044 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
Hona hemen ezinbestean bertan behera lagatako ekintzen zerrenda (martxorakoei eragiten die bakarrik momentuz)
  • Berbazulo egitasmoa
  • Udaberri festa
  • Aldenik-Aldeneko ekintzak
  • Kiribilduz egitasmoko ekintzak
  • Euskaraldiko aurkezpenak
  • Apirilaren 1erako deitutako Batzar Orokorra
 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza