Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 12 koronabirusa udalaKoronabirusa dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza Sailek hartutako erabakien ostean hartu du erabakia Elgoibarko  Udalak. Bihartik eta hamabost egunez, udal zerbitzu eta espazioak itxita izango dira beraz.

 

Udal liburutegia, Olaizaga kiroldegia eta Mitxeta, Ludoteka, Gaztelekua, Kazetagunea, Aita Agirreko espazio amankomunak eta Udal Euskaltegia itxita egongo dira beraz bihartik. Udal Euskaltegiak, hori bai, on-line zerbitzua emango du. Bestalde, robotika ikastaroak ere bertan behera uzteko gomendioa egin dute Udaletik. Era berean, Herriko Antzokiko eskaintza ere bertan behera geldituko da, tartean biharko iragarrita zegoen 'Zaldi Urdina' antzezlana. Barikuko (martxoak 13) BARREN zenbakian, Ximun Fuchs 'Zaldi urdina' antzezlanaren zuzendariari egindako elkarrizketa topatuko duzue, baina gogoratu, beraz, bihar ez dela Elgoibarren ikusteko aukerarik izango. 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza