Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 03 12 jubilatuen biltokia pertsiana jaitsia elgoibarAdinekoentzako aisialdi zentro guztiak ixtea aholkatu du Jaurlaritzak, koronabirusa dela-eta. Elgoibarko Jubilatu Etxetik jakinarazi dute Osasun Sailak emandako aholkuari jarraitu diotela eta jendearentzat ateak itxiko dituztela gaurtik aurrera. Mendaroko nagusien etxeko arduradunek ere ateak ixteko erabakia hartu dute. Era berean, EH Bilduk bertan behera laga du gaur arratsaldean egin behar zuten ekitaldia.

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiko arduradunek jakinarazi dutenez, jendearentzat ateak itxiko ditu egoitzak gaur, Osasun Sailak emandako aholkuari jarraituz, eta itxita jarraituko du berriro zabaltzeko abisua jaso arte. Mendaroko jubilatuen biltokiak ere ateak itxiko ditu.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Nekane Murgak adierazi du adituen gomendioei jarraituz hartu dutela erabakia, birusaren hedapena murrizteko eta pertsona zaurgarriak babesteko helburuarekin. Jaurlaritzak eskatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako adinekoentzako aisialdi zentro guztiak ixteko. Gainera, Murgak herritarrei eskatu die arnas sintomak izanez gero, ez joateko leku jendetsuetara, eta adineko pertsonekin eta gaixotasun kronikoak dituztenekin aurrez-aurreko harremanak ekiditeko.
 900 203 050
Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Sintoma horiek izanez gero, etxean geratu eta 900 203 050 telefonora deitu behar da; ez da osasun zentrora joan behar, eta larrialdu zerbitzuetako telefono zenbakira (112) ere ez deitzeko eskatu dute. Horrez gain, beste pertsonengandik bi metroko distantzia mantentzea eskatzen da. Informazio gehiago hemen.

 • EH Bilduren ekitaldia bertan behera
Hauteskundeetarako egoitza inauguratu behar zuen gaur arratsaldean (19:30) Elgoibarko EH Bilduk San Frantzisko kalean, baina ekitaldia atzeratzea erabaki dutela iragarri dute. 

∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza