Deba ibaia garbitu dute Eguzki ekologista taldekoek Elgoibar parean

Barren.eus 2020ko mar. 10a, 15:10

Herri Eskolako ikasleek gonbidatuta, Eguzki talde ekologistako kideak Elgoibarren izan dira. Ikastetxea bisitatu zuten lehenik, eta ikasleek zaborraren inguruan zituzten galderei erantzun zieten. Herri Eskolako ikasleek plastikozko zaborra garbitzeko eginiko ekimenaren berri ere jaso zuten, eta horren harira, Eguzki taldeko kideek Deba ibaia garbitu zuten, Maala inguruan.

Denetariko zaborra atera zuten Deba ibaitik, eta hondakin horietako asko “gizakiak nahita uretara botatakoak”. Eguzki talde ekololista eta antinuklearreko arduradunek esan dute zabor tona asko daudela ibaietan, eta gogorarazi nahi dute ibaiak ez direla zabortegiak. Gizarteari dei egin nahi diete gai honen aurrean “kontzientziaz” jokatzeko, eta komunikabidee eta administrazioari eskatu diote ibaiei merezi duten garrantzia emateko. "Ibaiei merezi duten garrantzia eman behar zaie, dirua bideratzen bada, eta ibaia babesteko bitartekoak jartzen badira, gauzak erabat aldatuko dira. Komunikabideei dagokionez, ibaien errealitateak ere albiste izan behar du, zaborren %80 haietatik iristen baitira itsasora"

Bakoitzak berea ematen badu, konponbidearen parte izango garela ohartarazi dute Eguzkikoek; bestela, zor ordaindu gabea izaten jarraituko dugu ingurumenarekin, haurrekin, eta gure seme-alabekin.

Hona Eguzkikoek Deba ibaitik atera zuten zaborra, bideoan:

∞Lotura duten albisteak: