600 euro banatu ditu Txankakuak stock ferian

Barren.eus 2020ko mar. 7a, 20:32

Stock feria egin dute gaur Txankakua elkarteko merkatariek Maalako parkean. 15 establezimenduk hartu dute parte, eta goiz partean jende askorik ibili ez bada ere, zozketa iritsi denerako parkea bete egin da.

Txankakua merkatari elkarteko 15 establezimendu kalera irten dira gaur, eta stock feria egin dute Maalako parkean. Euria eta hotza izan dira gaur goizeko protagonistak, eta saltzaileek esan dute jende gutxi ibili dela. Hala ere, Txankakuako arduradunek esan dute ibili diren herritarrek erosketak egin dituztela, eta nahiko salmenta onak izan dituztela. 14:00etan puntuan 600 euroren zozketa egin dute, eta ehun euroko sei erosketa bono banatu dituzte.